Gizartea -

Urteko balantzea

112 zerbitzuak 3.500 deitik gora jaso zituen egunean, 2012 urtean

Datuak 2011 urtekoen oso antzekoak dira. Dei kopuru hori orduetan banatuta, orduko 148 dei jaso zituen. Gertaerei dagokienez, urte osoan 164.000 inguru kudeatu zituzten.

SOS Deiak zerbitzuak 164.000 gertaera inguru kudeatu zituen 2012an; gehienak, osasun larrialdiak.
SOS Deiak zerbitzuak 164.000 gertaera inguru kudeatu zituen 2012an; gehienak, osasun larrialdiak.
SOS Deiak zerbitzuak 164.000 gertaera inguru kudeatu zituen 2012an; gehienak, osasun larrialdiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurkaritzako Segurtasun Saileko 112 telefonoak 1.300.000 dei inguru jaso zituen 2012an, gehienak osasun larrialdiekin, kaleko arriskuekin eta zirkulazio istripuekin lotuta.

Datuok Jose Zubiaga Segurtasun sailburuordeak eta Pedro Anitua Larrialdi eta Meteorologia zuzendariak eman dituzte, Bilbon, Larrialdietako Nazioarteko Egunaren harian egindako prentsaurrekoan.

Gaur aditzera emandako datuak 2011koen oso antzekoak dira.

2012an kudeatutako gertaeretatik % 19,58 osasun larrialdiekin lotuta zeuden, % 19,10 kalean antzemandako arriskuekin, % 17,34 pertsonek izandako istripuekin, % 16,27 herriarren segurtasunarekin eta % 12,48 zirkulazio istripuekin.

Nazioarteko Eguna

Segurtasun idazkariordeak SOS Deiakeko koordinazio-zentroetan egindako lan handia azpimarratu du, bertan kudeatzen baitituzte jasotzen diren dei guztiak.

112 Larrialdietako Nazioarteko Eguna otsailaren 11n ospatzen de Europar Batasun osoan, eta helburu nagusia herritarrei zerbitzua herrialde kide guztietan martxan dagoela gogoratzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak SOS Larrialdiak