Gizartea -
Denboralea Gipuzkoan
GIPUZKOA: Lur-jausiak, eurite indartsuen ostean
40 bat baserri barkatuta gelditu dira Azkoitian. Tren zerbitzua eten da Beasainen eta Zegaman, zuhaitzak eta argindarra erori egin direlako.
Erredakzioa
Asteazken goiz honetan izan diren eurite indartsuen ostean, arratsaldean lur-jausien beldurra izan da, 40 bat baserri bakartuta gelditu direlako Azkoitian, mendi-mazela bat askatu egin delako.
Bestalde, trafikoko arazoek goizean goizetik Etxegarateko (N-1) mendatea ixtea eragin dute, baina dagoeneko konponduta daude. Goizean, A-15 autobidean, Gipuzkoa eta Nafarroa artean izandako ezbeharrei ere irtenbidea jarri diete. Elurrak eragin duen lekuetan ere norabide bakoitzeko erail bat ireki dute.
Alabaina, Irun-Miranda trenbidean, Beasain eta Brinkola udalerrien artean, zerbitzua etenda dago, zuhaitz bat erorita. Zegama eta Gasteiz artean, berriz, argindarrik gabe geratu dira.
Ikastetxeak itxita
Elur denboraleak Mondragon Unibertsitateko hiru fakultate itxi behar izatea eragin du: Oñatiko Enpresa fakultatea; Aretxabaletako Humanitate fakultatea eta Eskoriatzako Informazio Zientziak fakultatea.
Zumarragako Iparragirre BHI ikastetxean ere arazoak izan dituzte, eguraldiaren ondorioz ikasle asko ezin izan direlako bertaratu.
11.000 etxebizitzatara argindarra itzuli da
Goizean zehar argindarrarekin arazoak izan dituzte Gipuzkoako 11.000 etxebizitzatan, baina, dagoeneko konpondu dituzte. Aretxabaleta, Oñati eta Urretxu izan dira tokirik kaltetuenak.