Gizartea -

Denboralea Ipar Euskal Herrian

IPARRALDE: Errobi eta Aturri ibaiek gainezka egin dute Baionan

Nolanahi ere, ez da arazo larririk izan eta egoera bere onera bueltatu da. Bestalde, Ipar Euskal Herriko hainbat herritan argindarrik gabe egon dira bart.

Baionan Errobi eta Aturri ibaiek gainezka egin dute bart. Argazkia: EITB
Baionan Errobi eta Aturri ibaiek gainezka egin dute bart. Argazkia: EITB
Errobi eta Aturri ibaiek alertan jarri dute Baiona

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errobi eta Aturri ibaiek gainezka egin dute gaur goizean Baionan. Itsasgoraren ondorioz, goizeko 06:00etan normalean baino 30 zentimetro gorago iritsi da ura.

Hori izan da unerik arriskutsuena, baina zorionez arazo larririk ez da izan eta poliki-poliki berera itzuli da ibaia.

Halere, alerta laranjan jarraitzen dute Baionan, haize ufada bortitzak eta kostaldean olatu handiak espero baitira.

Gainera, denboralearen eraginez, Ipar Euskal Herriko hainbat etxetan argindarrik gabe geratu dira bart.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak bideoak Baionako argazkiak Uholdeak Ibaien albisteak