Gizartea -

Acapulcon

Sei pertsona atxilotu dituzte Mexikon bortxatutako espainiarrengatik

Fiskal nagusiaren arabera, Acapulcoko portuan otsailaren 4an izandako “bortxaketan parte hartu zutela nabarmena den gauza da”, eta pertsona bat atxilotzeko dagoela azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Murillo Karam Mexikoko fiskal nagusiak azaldu duenez, sei pertsona atxilotu dituzte eta horiek krimena aitortu dute Acapulcoko portuan sei espainiar bortxatu izanagatik, pertsona bat atxilotzeko dago oraindik.

Murillo Karamen arabera, Acapulcoko portuan otsailaren 4an izandako "bortxaketan parte hartu zutela nabarmena den gauza da". Beste pertsona bat ere identifikatu zutela azaldu du, baina oraindik atxilotzeko dagoela gaineratu du.

Atxiloketak "ikerketa oso serio baten ostean" izan dira. Halaber, Poliziak esan du atxilotuek "gertatutakoaren kontaketa osoa" egin dutela.

Atxilotuek 16 eta 30 urte artean dituzte, eta, Vidal Diaz Misterio Polizia federaleko ikertzaile nagusiaren arabera, bortxaketetan euren partaidetza "era frogagarrian" izan zutela azaldu du.

Biktimen testigantzen gain, "froga fisikoak egin dizkiete, eta euren partaidetza zalantzarik gabe egiaztatzen dute", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea