Gizartea -

Zerbitzugune batean

Bikotekide ohia jotzeagatik gizon bat atxilotu dute Donostian

39 urteko gizonezkoak lepotik heldu zion emakumezkoari eta ostikada bat eman zion. Erasoaren ondorioz, ospitalean artatu behar izan zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen bart, ustez bikotekide ohia jotzen ari zela. Segurtasun Sailak adierazi duenez, lepotik heldu eta ostikada bat eman zion.

22:15ean atxilotu zuten. Poliziak abisua jaso zuen Martutene inguruko zerbitzugune batean erasoa gertatzen ari zela ohartaraziz. Bertara iritsi zirenean, gizonezkoa kotxe baten barruan zegoen emakumezkoarekin borrokan zegoela ikusi zuten.

Biktimak esan zuenez, erasoa liskarraren ostean hasi zen. Gizonezkoak lepotik heldu eta sabelaldean ostikada bat eman zion.

Ertzainek gizonezkoa atxilotu egin zuten eta emakumea Donostiako ospitalera eraman zuten artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea