Gizartea -

Erreforma

Justizia Ministerioak % 80 murriztuko ditu tasa judizialak

Halaber, doako justiziaren onuradunei kobratutako tasak itzuliko dizkie.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia Ministerioak % 80 murriztuko ditu tasa judizialak, Ministerioak berak Soledad Becerril herri-defendatzaileari jakinarazi dionez.

Halaber, doako justiziaren onuradunei kobratutako tasak itzuli egingo dizkie, herri-defendatzaileari helarazitako informazioaren arabera.

Hilaren 12an tasak aldatzea eskatu zion Becerrilek Gallardon Justizia ministroari. Hainbat taldek Konstituzionalera jotzea ere eskatu zioten Becerrili, baina, Ministerioak hartutako erabakiaren aurrean, helegiterik ez aurkeztea erabaki du herri-defendatzaileak.

Beste aldaketa batzuk

Tasak murrizteaz gain, tasaren muga zorraren zenbatekoaren % 50ean ezarriko dute, gehienez.

Bestalde, tasa horiek ez ordaintzeko eskubidea izateko errenta maila handitu egingo dute, eta neurri horrek, besteak beste, indarkeriaren biktimei, gizakien salerosketako biktimei, zirkulazio-istripuetako biktimei, urritasunen bat duten pertsonei eta tratu txarrak edo abusuak jasan dituzten pertsonei eragingo die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea