Gizartea -

Ertzaintzaren balantzea

Indarkeriaz egindako lapurretak, delitu ugarienak Bilbon

Horren atzetik emakumeen kontrako indarkeria, etxebizitzetan egindako lapurretak eta zauri larriak eragin dituzten erasoak dira Ertzaintzak atzeman dituen delitu ugarienak.

Indarkeriaz egindako lapurretak, delitu ugarienak Bilbon. Argazkia: EITB
Indarkeriaz egindako lapurretak, delitu ugarienak Bilbon.
Indarkeriaz egindako lapurretak, delitu ugarienak Bilbon. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeriaz egindako lapurreta da Ertzaintzak Bilbon atzeman duen delitu ugariena 2012an, eta horren atzetik daude emakumeen kontrako indarkeria, etxebizitzetan egindako lapurretak eta zauri larriak eragin dituzten erasoak, Segurtasun Sailak egindako balantzearen arabera.

Ertzaintzak 1.674 indarkeriazko lapurreta kasuren berri izan zuen iaz, 810 emakumeen kontrako indarkeria kasu, 623 lapurreta etxebizitzetan eta zauri larriak eragin zituzten 279 eraso.

Guztira, Ertzaintzak 18.719 delitu atzeman zituen 2012an. Hori horrela, 3.833 argiketa egin zituzten, 16.663 salaketa jaso, 1.981 pertsona atxilotu eta 2.891 inputatu.

Bilboko ia auzo guztietan handitu da delitu kopurua, nahiz eta Zazpikaleetan handitu gehien, jai jendetsuak ospatu ziren egunetan batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Lapurretak