Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emazte ohiari eraso egitea egotzita
Emakumea astintzen ikusi zuten lekuko batzuk hura babestera joan ziren, eta gizonezkoak ihes egin zuen auto batean. Ihesi zihoala, istripu bat eragin zuen, gainera.
Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean, ustez emazte ohia jotzea eta auto istripu bat eragitea egotzita.
Antza denez, ustezko erasotzaileak etxean bertan egin zion eraso lehendabizi, eta, ondoren, Ariznabarra auzoko ikastetxe bateko jolastokian.
Gizonak emakumea astindu zuen, eta jarrera "bortitza" izan zuen, lekukoen arabera. Horiek emakumea babesten saiatu ziren, eta, gertatukoaren berri eman zieten udaltzainei. Ustezko erasotzaileak auto batean ihes egin zuen ikastetxetik, eta ihesean auto istripu bat eragin eta hainbat zirkulazio arau-hauste egin zituen.
Udaltzaingok ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu egin zuen, eta epailearen esku utzi du.
Biktimak artatzeko telefonoa: 016.