Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotuta Bilbon, emaztea eta semea lurrera botatzeagatik
32 urteko emakumea Basurtuko ospitalean artatu behar izan dute, erorketaren eraginez belaunetan min hartu duelako.
Erredakzioa
Bilboko Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Tutulu kalean, emazteari eta semeari erasotzea egotzita.
Atzo 23:30 aldera, eztabaida baten ostean, gizonezko batek emaztea bultzatu zuen hainbat aldiz. 32 urteko emakumea eta bikotearen semea, 13 urtekoa, erori ziren lurrera, azken hori bien artean sartu eta gero.
Emakumea Basurtuko ospitalean artatu behar izan dute, erorketaren eraginez belaunetan min hartu duelako. Horren arabera, aurretik ere jaso izan du inoiz senarraren eraso fisiko eta psikikorik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea