Gizartea -

Euskaldunen emantzipazioa

Euskaldunak batez beste 31 urtez emantzipatzen dira

Azken urteetan emakumeek gero eta seme-alaba gutxiago izan dituzte, eta ez dirudi ondorengotza ziurtatuko denik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 20 urteetan euskaldunen artean gora egin du emantzipatzeko adina. Hala, batez beste, 26,7 urtekoa zen 1990ean, eta 31koa izatera igaro da 2011n, Eustatek egindako Euskadiko Inkesta Demografikoaren arabera.

Ezkontzearekin batera emantzipatu ohi dira gazteak. Hala, 90eko hamarkadan, % 65ek egin zuten horregatik, eta, aurreko hamarkadan, % 77k. Mende hasiera honetan, berriz, % 55ek izatezko bikoteak osatu dute.

Inkesta horren arabera, 50eko hamarkadan jaiotako emakumeak izan ziren belaunaldiaren ondorengotza lortu zituzten azkenak; batez beste, 2,1 seme-alaba izan zituzten. Hurrengo emakumeen ondorengotza murrizten joan da; izan ere, 1966. eta 1970. urte artean jaiotakoek 1,4 ume izan dituzte.

1950. urtetik aurrera jaiotako emakumeek izandako seme-alaba kopurua murriztuz joan da Europako estatu gehienetan. Gutxien Alemanian dituzte. Bertan, 1968an jaiotako emakumeek 1,4 ume izan dituzte. Italian 1,5 seme-alaba izan dituzte; Austrian, 1,6; eta Grezia eta Portugalen, 1,7.

Eustatek egindako ikerketaren arabera, 2011n 40 urtetik beherako emakumeen ondorengotza ez dirudi ziurtatuko denik. Izan ere, horiek espero duten seme-alaba kopurua ez da 1,6ra heltzen, batez beste. 1991. eta 1995. urte artean jaiotakoek 1,3 seme-alaba espero dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Eustat gaur