Gizartea -
OHZ zerga
'Elizak 35.000 milioi euro aurrezten dizkio Estatuari'
Francisco Perez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzainak dio artzapezpikutzak kontribuzioa ordaintzen duela. Elizak OHZa ordaintzea onartu zuen ostegunean Nafarroako Parlamentuak.
Erredakzioa
Artzapezpikutzak kontribuzioa ordaintzen duela eta Eliza Katolikoak Estatuari 35.000 euro aurrezten dizkiola esan du ostiral honetan Francisco Perez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzainak.
Kazetarien galderei erantzunez egin ditu adierazpenak Francisco Perezek, ostegunean bertan Nafarroako Parlamentuak Elizak OHZa ordaintzea onartu ondoren.
"Egoeraren azterketa egiten ari gara, eta horren zain nago'', esan du. ''Batzuetan ez daude behar beste datu, eta egoera argitu behar da'', gaineratu du; baina, artzapezpikutzak, ''adibidez'', kontribuzioa ordaintzen duela argitu du. ''Iruñeko seminarioak urtean 20.000 euro ordaintzen dizkio Udalari, eta parrokiek baita ere; baina hori guztia aztertu eta argitu nahi dugu'', azaldu du.
Bestalde, ''beharra dutenen alde Elizak ematen duen diru kopuru handia'' dela azpimarratu du Iruñeko artzapezpikuak, ''Caritas Eliza delako''.
Francisco Perezen hitzetan, ''Elizak 35.000 milioi euro aurrezten dizkio Estatuari'', eta ''solidarioa da''. ''Beharbada gehiago egin behar badugu, denok egin behar dugu'', gaineratu du.