Gizartea -

Palman

Emakume baten senarra eta semea atxilotu dituzte hura hiltzea egotzita

Hildako emakumearen senarrari, 82 urteko gizonezkoari, eta 18 urteko semeari, emakumea ustez hiltzea eta tratu txarren delituak egotzi dizkiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat eta horren semea atxilotu dituzte emaztea eta ama ustez hiltzea egotzita. 60 urteko emakumea buruan kolpe bat zuela hilda topatu zuten etxean, Palman (Mallorca).

60 urteko emakumearen semeak pisu batzuekin jo zuen ama buruan eta aitak, hilketa ezkutatu zuen, Poliziaren arabera.

Emakumea hiltzeagatik atxilotuta dauden bi gizonezkoak Poliziaren aurretik pasatu dira jada. Semeak ama jotzen zuen eta hiltzailea dela ondorioztayu dute agenteek, baina aita, hau da, hildakoaren senarra, lagun zuela berretsi dute, gertatutakoa ezkutatzeagatik.

Poliziaren aurrean deklaratu dute jada atxilotutakoek eta arratsaldean epailearen aurretik pasatuko dira.

Emakumea ostegunean aurkitu zuten etxeko lurrean, hilda. Senarrak Poliziari abisua eman zion, baina lehen ikerketen arabera, heriotza ez dela ustekabean gertatu berretsi dute. Hori dela eta, senarra, 82 urteko gizonezkoa, eta 18 urteko semea atxilotu dituzte, tratu txarrengatik eta emakumea ustez hiltzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea