Gizartea -
Greba Iberian
Iberiako grebak 36 hegalditan eragingo du Bilbo eta Donostian
Astelehenetik ostiralera arte, Iberiak 431 hegaldi utzi ditu bertan behera. Noaingo aireportuan zortzi hegaldi utziko dituzten bertan behera.
Erredakzioa
Iberia taldeko konpainiek sindikatuek antolatutako bigarren greba txanda biziko dute aste honetan zehar, enpresak doitasun plan bat martxan jarri ostean. Neurri horrek 3.807 langile kalean utzi ditzazke, lan-taldearen % 19a.
Iberiak bere webgunean azaltzen duenez, Loiuko aireportuan 28 izango dira bertan behera geratuko diren hegaldiak, eta Hondarribia beste zortzi.
Noaingo aireportuan, berriz, zortzi hegaldi utziko dituzten bertan behera, grebaren ondorioz.
Greba hasieran gertatu zen bezala, langileak Barajaseko T4ean manifestatuko dira, Gobernuko Delegazioarekin akordio batera heldu ostean.
Martxoaren 14a baino lehen akordiorik lortu ezean, protestak gogortu ditzatezkeela azpimarratu dute sindikatuek, eta Aste Santuan greba egiteko aukera planteatu dute. Berez, langileen ordezkariek "babes zabalagoa" espero dute.
3 milioiko galera egunero
Iberia 3 milioi euroko galerak izaten ari da greba egun bakoitzeko, IAG enpresaren arabera. 15 eguneko greba batek 45 milioi euroko galera eragin dezake.
Astelehenetik ostiralera arte, Iberiak 431 hegaldi utzi ditu bertan behera, programatutako 1.113 hegaldien % 39ª, hain justu. Beste 680etan zerbitzu minimoak izango dira.
Beste 850, bertan behera
Grebak Vueling, Air Nostrum eta Iberia Express konpainiei ere eragingo die, ezingo baitute Iberia Airport Servicek lurrean eskaintzen dien zerbitzua erabili. Horren ondorioz 850 hegaldi bertan behera utziko dituzte.
Gauzak horrela, Iberia Expressek 100 hegaldi utziko ditu bertan behera, eta Air Nostrumek 434. Horiez gain, Vuelingen 316 hegaldi gehitu behar dira.