Gizartea -
Lapurretagatik zigortuta
Preso bat hilda aurkitu dute Zaballako kartzelan, Araban
Indarkeria zantzurik gabe, hilda aurkitu dute gelan.
Erredakzioa
Gasteizko preso gazte bat hilda aurkitu dute Arabako Zaballako kartzelan, indarkeria zantzurik gabe, espetxeko iturriek jakitera eman dutenez.
Iturri horien arabera, urtebeteko zigorra betetzen ari zen, lapurretagatik. Joan den igandean, baimen batekin kartzelatik atera zen, hainbat orduz, eta lo egitera itzuli zen igande gauean.
Hurrengo goizean, mugitzen ez zela ohartu zen bere gelakidea, eta hilda zegoela konturatu ziren.
Heriotzaren arrazoiak argitzeke daude oraindik, autopsiaren zain, espetxe iturriek azaldu dutenez.
Salhaketa
Presoei eta horien famili babesa ematea helburu duen Salhaketa mugimenduak salatu duenez, ''azken lau urteotan, 35 dira arrazoi ez naturalengatik hildako presoak'', kontuan hartuta Euskadiko eta Nafarroako kartzeletan hildako presoan zein Estatuko kartzelan hildako Euskadiko presoak.
Egoera horren aurrean, elkarretaratzea deitu du Salhaketak mugimenduak, datorren astelehenerako.