Gizartea -
Emakume presoak
Salhaketak Zaballako espetxeko emakume presoen egoera salatu du
Presoen eskubideen aldeko elkarteak, Zaballako (Araba) espetxean isolamendu moduloan dauden hainbat emakume presoen oinarrizko eskubideak urratzen direla adierazi du.
Erredakzioa
Gasteizen egindako agerraldian, Salhaketak, Zaballako espetxean behin-behineko isolamendu moduloan dauden emakumeen oinarrizko eskubideak urratzen direla aipatu du, intimitatea, tratu duina edota osasunari dagozkionak esaterako.
Pribatutasun falta eta isolamendu moduloan pairatzen dituzten baldintza gogorrak salatu dituzte. Zigor-gelek, dutxak, konketak edota garbitasun pertsonalerako gailurik ez dituztela ohartarazi dute eta gainera, ez zaiela uzten telebista edo libururik edukitzen. Alegia, zentzumen gabeziak dituztela azpimarratu dute.
Salhaketaren arabera, emakume preso hauek ez dute beharrezko mediku arreta jasotzen, medikuak ez baitira egunero pasatzen euren zigor-geletatik, eta hau oso larritzat jozen du elkarteak, kontuan izanda, preso gehienek gaixotasun psikikoak dituztela eta beraien buruaz beste egiteko arriskua dutela.
Isolamenduaren zigorra 14 egunekoa izanik, Salhaketak gogoratu du behin-behineko isolamendua ez dagoela araututa, eta ondorioz, egun asko pasa ditzaketela emakume presoek zigor-gela horietan.
Zaballako espetxean, 80 emakume preso daude, baina Salhaketak dio ez dakitela behin-behineko isolamendu erregimenean zenbat dauden.
Elkarteko bozeramaileek, egindako txostena, Arartekoa, Giza Eskubideen batzordea edota Emakunderi helaraziko diotela adierazi dutel. Emakundek jada, galdetu du emakume hauen egoerari buruz.
Bukatzeko, Salhaketak, haurdun dauden emakumeentzako moduluen falta ere salatu du, gogoraziz, kasu hauetan, emakumeak Euskadiko presondegietatik kanpo eramaten dituztela.
Gasteizen egindako agerraldian, Salhaketak, Zaballako espetxean behin-behineko isolamendu moduloan dauden emakumeen oinarrizko eskubideak urratzen direla aipatu du, intimitatea, tratu duina edota osasunari dagozkionak esaterako. Pribatutasun falta eta isolamendu moduloan pairatzen dituzten baldintza gogorrak salatu dituzte. Zigor-gelek, dutxak, konketak edota garbitasun pertsonalerako gailurik ez dituztela ohartarazi dute eta gainera, ez zaiela uzten telebista edo libururik edukitzen. Alegia, zentzumen gabeziak dituztela azpimarratu dute.Salhaketaren arabera, emakume preso hauek ez dute beharrezko mediku arreta jasotzen, medikuak ez baitira egunero pasatzen euren zigor-geletatik, eta hau oso larritzat jozen du elkarteak, kontuan izanda, preso gehienek gaixotasun psikikoak dituztela eta beraien buruaz beste egiteko arriskua dutela.Isolamenduaren zigorra 14 egunekoa izanik, Salhaketak gogoratu du behin-behineko isolamendua ez dagoela araututa, eta ondorioz, egun asko pasa ditzaketela emakume presoek zigor-gela horietan.Zaballako espetxean, 80 emakume preso daude, baina Salhaketak dio ez dakitela behin-behineko isolamendu erregimenean zenbat dauden.Elkarteko bozeramaileek, egindako txostena, Arartekoa, Giza Eskubideen batzordea edota Emakunderi helaraziko diotela adierazi dutel. Emakundek jada, galdetu du emakume hauen egoerari buruz.Bukatzeko, Salhaketak, haurdun dauden emakumeentzako moduluen falta ere salatu du, gogoraziz, kasu hauetan, emakumeak Euskadiko presondegietatik kanpo eramaten dituztela.