Gizartea -
Istripua
Formigalen elur-jausiak harrapatutako neskatoa hil da
Ordu batzuk lehenago, neskatoa heriotza zerebral egoeran zegoela iragarri dute Miguel Servet Zaragozako ospitaletik. Atzeraezinezko prozesua zela jakinarazi dute.
Erredakzioa
Formigaleko eski-pistetan elur-jausi batek harrapatutako neskatoa hil egin da.
Ordu batzuk lehenago neskatoa heriotza zerebral egoeran zegoela iragarri dute Zaragozako Miguel Servet ospitaletik.
Iturri berek esan zutenez, atzeraezinezko prozesua zen.
Adingabekoa suspertzen saiatu ziren arren, egoera larrian eraman zuten ospitalera.
Astelehenean gertatu zen elur-jausia Anayet eta Sarrios artean, Pico Royo eremuan. Hiru adingabe harrapatu zituen azpian, baina horietako bik ez zuten minik hartu.
Adingabekoak Madrilekoak dira eta gurasoekin eskiatzen ari ziren.