Gizartea -

Irteera operazioa

Arazorik ez euskal errepideetan, goizeko auto-ilaren ostean

Goizean auto-ilara luzeak izan dira Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan. Halaber, hiru lagun zauritu dira goizean izandako bi istripuetan.

Kontsultatu errepideen egoera eitb.com-en. Argazkia: Efe
Kontsultatu errepideen egoera eitb.com-en. Argazkia: Efe
Kontsultatu errepideen egoera eitb.com-en. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Normaltasuna dugu hizpide azken orduetan euskal errepideetan, goiz partean auto-ilara luzeak izan ostean, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan bereziki.Gaur 09:00etan Aste Santuko irteera operazioaren bigarren fasea hasi da.

Gauzak horrela, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepide sareek auto-ilara kilometrikoak izan dituzte ostegun goizean zehar, batez ere Kantabriara eta Frantziara bidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, Bizkaian 10:45ean hasi dira arazoak, A-8an, Abanto parean.

Goiz guztian zehar, eta 14:30ak arte, trafikoa geldo joan da Abanto eta Barakaldo artean.

Gipuzkoan ere auto-ilarak luzeak jasan behar izan dituzte Frantziara bidean zihoazen gidariek. Goizeko bederatziak aldera hasi dira arazoak, eta eguerdian 7 kilometroko ilarak izan dira, Irungo ordainlekura arte.

Arazoak 14:00ean bukatu direla jakinarazi dute iturri berberek.

Euskal errepide sareko beste puntuetan normaltasuna izan da nagusi.

Hiru istripu

Halaber, hiru lagun zauritu dira ostegun honetako lehen orduetan euskal errepideetan izandako bi auto-istripuetan. Lehen istripua Donostian izan da, 08:00etan, GI-20 errepidean. Audi A-3 ibilgailu bat irauli da Irungo noranzkoan, Anoetako belodromoaren parean. Bidaiariak Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta garabi batek autoa eraman du.

Bigarren istripua ordu berean jazo da, Lasarte-Orian. N-I errepidetik Irungo noranzkoan zihoan Nissan Tino bat errepidetik atera da. Ondorioz, bidaiari bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.

Asteazkenean

Gasteiztik igarotzen den A-1ean lau autok izandako txapa-istripu batek bost kilometroko ilarak eragin zituen atzo, N-622ra helduz. Ondoren, ilaran zeuden autoek berriz ere martxa hartu zutenean arazo berbera gertatu zen A-1 eta AP-1 errepideen elkargunean, Arabako Armiñon herrian, Madrilgo norabidean.

Bizkaian, arratsaldeko zazpiak eta zortziak bitartean, horrelako egunetan ohikoak diren auto-ilarak izan ziren A-8an, Muskiz parean, Kantabriarako norabidean.

Gipuzkoan ez zen auto-ilara aipagarririk sortu.

Hiru puntu arriskutsuenak

Aste Santuan ia milioi erdi joan-etorri egingo direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Jaurlaritzaren arabera, auto gehien hiru puntu hauetan izango dira: AP-8 autobidean Frantziako mugan, Bizkaian Kantabriarako noranzkoan, eta N-1 errepidean Armiñon parean. Gidarien segurtasuna bermatzeko eta zirkulazioaren arintasuna ziurtatzeko, 200 ertzain arituko dira lanean errepideetan.

Trafiko Zuzendaritzak aurreikusi duenez, arazoak auto-pilaketak egon daitezkek ondorengo errepideetan: Bizkaian, AP-8 autobidean Kantabriako noranzkoan; AP-8 autobidean Gipuzkoa eta Frantziako arteko mugan; eta Araban N-1 errepidean, Armiñon parean.

Ertzaintzaren kanpaina berezia

200 ertzain inguru arituko dira errepideetan lanean, segurtasuna bermatzeko eta zirkulazioaren arintasuna ziurtatzeko. Halaber, Ertzaintzak kanpaina bat jarriko du abian arretaz gidatzearen eta abiadura mugak errespetatzearen garrantzia nabarmentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea