Gizartea -

Ur-maila, gora

Alerta egoera Nafarroan Ebrok gainezka egiteko arriskuagatik

Ur-goraldiaren unerik arriskutsuena 03:00ak aldera espero da Castejonen. Hala ere, gainezkatzeak ez dira otsailekoak bezalakoak izango.

Ebrok urtarrilean eta otsailean ere egin zuen gainezka Nafarroan. Argazkia: EITB
Ebrok urtarrilean eta otsailean ere egin zuen gainezka Nafarroan. Argazkia: EITB
Ebrok urtarrilean eta otsailean ere egin zuen gainezka Nafarroan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietarako Nafarroako Agentziak ohartarazi duenez, Ebrok gainezka egin dezake gauerditik aurrera, ondorioz, alerta egoera ezarri du Ebro ibaiatik hurbil dauden udalerritan.

Ur-goraldiaren unerik arriskutsuena 03:00ak aldera espero da Castejonen, Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez. Hala ere, iturri horren esanetan, "gainezkatzeak ez dira otsailekoak bezalakoak izango".

Alabaina, aurreko hilabeteetan izandako gainezkatzeren ondorioz dikeek kalteak dituztenez, gau honetako euriak ibaiak gainezka egitea ekar dezake. Hori dela eta, Castejon, Tutera, Fontellas, Ribaforada eta Buñuel udalerrietako agintariei eman diete alertaren berri.

Hainbat errepide itxita

Halaber, A-12 errepideko errei bat zirkulaziorako ireki dute dagoeneko 24. kilometroan, Logroñorako noranzkoan, Garesen izandako luizi baten ondorioz itxita egon ostean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gainerako bi erreiak itxita mantenduko dituzte momentuz.

N-113 (Iruña-Madril) errepidea, ordea, itxi egin behar izan dute. Aurrez, errepide hori itxita egon zen urtarrilaren 20a eta otsailaren 24a bitartean, euri eta elur denboralearen eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea