Gizartea -

Trafikoa

Nafarroako hainbat errepidek itxita jarraitzen dute luiziek direla eta

A-12 errepideko errei bat zirkulaziorako ireki dute dagoeneko. N-113 errepidea, berriz, itxita jarraitzen du, 75. kilometroan.

Luizia A-12 autobidean. EFE
Luizia A-12 autobidean. EFE
Euriak arazoak sortu ditu Nafarroako errepideetan

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-12 errepideko errei bat zirkulaziorako ireki dute dagoeneko 24. kilometroan, Logroñorako noranzkoan, Garesen izandako luizi baten ondorioz itxita egon ostean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gainerako bi erreiak itxita mantenduko dituzte momentuz.

Gauzak horrela, arretaz gidatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak, azken orduotan izandako euri zaparraden ondorioz ura pilatu baitaiteke errepideetan.

N-113 errepidea itxita dago Castejonen

Azken egunotan euri asko egin du Nafarroan, eta pilatutako urak arazoak eragin ditu errepideetan.

Ebro ibaiak gainezka egin du Castejonen, eta N-113 (Iruña-Madril) errepidea itxi egin behar izan dute. Aurrez, errepide hori itxita egon zen urtarrilaren 20a eta otsailaren 24a bitartean, euri eta elur denboralearen eraginez.

Halaber, itxita dago NA-6115 errepidea 0,97. kilometroan, eta NA-7230 errepidean errei bat itxita dago (Viana-Aguilar Kodes) 6,1. kilometroan, luizi baten ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa gaur Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Harri-jausiak