Gizartea -

Gertakaria

Basaurin txirrindularia hil zuen kamioizaleak drogak kontsumitu zituen

Hori dela eta, epaileak arduragabekeriazko homizidioa leporatuko dio. Hildako txirrindularia 55 urteko elorriarra zen.

Hildako txirrindulariaren gorpua, estalita, Basaurin. Argazkia: EiTB
Hildako txirrindulariaren gorpua, estalita, Basaurin.
Hildako txirrindulariaren gorpua, estalita, Basaurin. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Basaurin (Bizkaia) txirrindulari bat harrapatu eta hil zuen kamioizaleak positibo eman zuen droga testean. Hori dela eta, epaileak arduragabekeriazko homizidioa leporatuko dio, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

55 urteko txirrindularia elorriarra zen eta kamioiak harrapatu zuen lekuan bertan hil zen, Sidenor enpresaren aldamenean, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin hura suspertzeko.

Man etxeko kamioiaren gidaria Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten antsietateak jota.

Euskal errepideetan hil den azkeneko txirrindularia Iñaki Lejarreta izan zen. Pekineko joko olinpikoetan parte hartu zuen txirrindularia, Marino Leharretaren iloba, auto batek harrapatu zuen abenduan Iurretan (Bizkaia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea