Gizartea -
Gertakaria Bizkaian
81 urteko pertsona bat hil da baso-sute batean, Munitibarren
SOS Deiakek jakitera eman duenez, oraindik sutea itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak. Ertzaintza ere bertaratu da.
Erredakzioa
81 urteko gizonezko bat hil da Munitibarren (Bizkaia), baserri batetik gertu izan den baso-sutean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, sua 18:00etan piztu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Dagoeneko sua amatatzea lortu dute.
Antza, gizonezkoa bere baserritik gertu belarra erretzen egon da, suak harrapatu egin duenean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea