Gizartea -

Haurreskolak

Bi urteko haurren kostuaren zati bat ordain dezake Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritza eskola publikoan matrikulatzeko aukerarik ez duten bi urteko umeen kuotaren zati bat ordaintzea aztertzen ari da.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak gaur azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza eskola publikoan matrikulatzeko aukerarik ez duten bi urteko umeen kuotaren zati bat ordaintzea aztertzen ari da.

Haurreskolak (Eusko Jaurlaritzako haurtzaindegiak) 0-2 urteko umeentzako dira, baina eskola publikora salto egiteko aukerarik ez duten haurrak onartzen dituzte, mota horretako zentrorik edo lekurik ez dagoenean.

EH Bilduk eskatuta agerraldia egin du Uriartek Gasteizko Ganberan. Haurreskola bateko kuota hilero 148 eurokoa dela azaldu du sailburuak, zortzi orduko zerbitzu batengatik. Eskola publikoak, ostera, doakoak dira eta bakarrik jantokiko zerbitzua ordaintzen dute gurasoek, nahi edo behar izatekotan.

Uriarteren hitzetan, 6.500 toki daude Eusko Jaurlaritzako haurreskoletan, horietatik 65 bi urteko haurrek dituzte, % 1a. Gainera, 1.600 toki libre daude.

148 euroko kuota "guztiz justifikatua" dagoela  uste du Uriartek, baina alternatibarik ez duten bi urteko haurren kasuan gainerakoek bezala ordaindu behar ote duten aztertzen ari direla erantsi du. Haurreskola eta eskola publikoaren arteko kostuaren ezberdintasuna Eusko Jaurlaritzak ordaindu behar duen aztertzen ari dira; izan ere, Exekutiboak gurasoei beste aukerarik ez die ematen.

Uriarteren ahotan, Saila kuotaren zati bat ordaintzeko aukera aztertzen ari da, haurreskola garestiagoa delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Umeak