Gizartea -
Gipuzkoa Poliklinikan
Eva Arguiñanori alta eman diote, bihotzean ebakuntza egin ostean
Gozogile gipuzkoarrari ebakuntza egin zioten joan den asteartean. Eva "etxera joateko irrikitan dago, bertan bihotz-birgaikuntzari eusteko".
Erredakzioa
Eva Arguiñano gozogile gipuzkoarrari alta eman diote gaur Gipuzkoa Poliklinikak, bihotzekoa izan ostean, joan den astean ebakuntza egin eta gero. Osasun zentro horrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Eva gaur arte izan da bertan ospitaleratuta.
Joan den apirilaren 23an Ignacio Gallo bihotz-zirujauak zuzendutako mediku-talde batek bihotzean ebakuntza egin zion.
Eva Arguiñanok 53 urte ditu, eta Beasainen jaioa da. Joan den astean bihotzekoa izan zuen. Hasieran Donostia Ospitalean artatu zuten eta, ondoren, Gipuzkoa Poliklinikara eraman zuten.
Egun, Eva "etxera joateko irrikitan dago, bertan bihotz-birgaikuntzari eusteko". Halaber, ospitaleratuta egon den egunetan "lasaia" sentitu dela azpimarratu du.