Gizartea -
Zerrenda
Zeintzuk dira munduko jatetxe onenak?
Munduko jatetxe onenaren saria eman baino lehen, munduko emakumezko sukaldaririk onena Nadia Santini dela jakinarazi dute.
Erredakzioa
"Restaurant" aldizkari britainiarrak munduko 50 jatetxe onenen zerrenda argitaratuko du.
Iaz, lehen postua Noma Danimarkako jatetxeak eskuratu zuen, hirugarrenez jarraian. Halaber, El Celler de Can Roca (Girona) eta Mugaritz (Errenteria) jatetxeek eskuratu zuten bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren. Azken bi horiek ere bigarren urtez jarraian lortu zuten postu bera.
Donostiako Arzak jatetxea ere zortzigarren postuan geratu zen berriro, eta Etxebarri jatetxea (Atxondo) 50.etik 31.era igo zen. Quique Dacosta (Denia, Valentzia), lehenengoz sartu zen zerrenda ospetsu honetan; zehazki, 40. postua eskuratu zuen.
Munduko 50 jatetxe onenen zerrenda argitaratu baino lehen, munduko emakumezko sukaldaririk onena zein den jakinarazi dute. Saria Nadia Santinik eskuratu du.
Italiako Dal Pescatore jatetxeko sukaldearen arduraduna da eta hiru Michelin izar ditu.
Iaz, Elena Arzak izendatu zuen" Restaurant"ek munduko emakumezko sukaldaririk onena.