Gizartea -

Gastronomia

Mugaritzek munduko hirugarren jatetxerik onena izaten jarraitzen du

Restaurant aldizkariak gaur argitaratu du munduko 50 jatetxe onenen zerrenda. Danimarkako Nomak du lehen postua. Halaber, Elena Arzakek munduko emakume sukaldari onenaren saria jaso du.

Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxeko sukaldaria. EITB
Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxeko sukaldaria. EITB
Adurizen Mugaritz, munduko hirugarren jatetxerik onena

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Danimarkako Noma jatetxea, hirugarren urtez jarraian, munduko jatetxerik onena izendatu dute, bigarren postua El Celler de Can Rocak eskuratu du eta hirugarrena Mugaritzek, horrela, Restaurant aldizkariaren  zerrendan zituzten postuak mantendu dituzte.

Londresen ospatutako Aldizkari britainiarrak gaur gauean munduko 50 jatetxe onenen zerrenda jakinarazi du, goi mailako 'oscar' sarien pareko zerrenda, alegia. Alex Atala brasildarrak hiru puntu igo ditu eta D.O.M Sao Pauloko haren jatetxeak laugarren postua eskuratzea lortu du.

Londresen gaur gauean izandako ekitaldi batean, Restaurant aldizkariak berriro ere Joan Roca katalanaren El Celler de Can Roca (Girona) jatetxeari bigarren postua eman dio, eta Andoni Aduriz euskaldunaren Errenteriako (Gipuzkoa) Mugaritzek hirugarren postua eskuratu du, iaz bezala.

Arzak donostiarra zortzigarren postuan geratu da berriro ere, Etxebarri erretegia (Atxondo, Bizkaia) 50. postutik 31.era igo da, eta Quique Dacostak (Denia, Valentzia) lehenengoz zerrendan sartzea lortu du, 40. lekuan jarriz.

Bestalde, Donostiako Arzak jatetxeko Elena Arzakek munduko emakume sukaldari onenaren saria jaso du, Anne-Sophie Pic frantziarrari postua kenduta.

Zerrendako lehenengo hamar postuen artean, honako hauek ere badaude: Osteria Francescana (5.), Per Se estatubatuarrak (6.), Alinea (7.), eta Eleven Madison Park (10.); Dinner by Heston Blumenthal britainiarra ere badago, bederatzigarren postuan jarri da zerrendan sartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea