Gizartea -
Aznarren bozeramaile izandakoa
Miguel Angel Rodriguez atxilotu dute, edanda gidatzeagatik
Jose Maria Aznarren Gobernuan bozeramaile izandakoak alkohol maila laukoiztu du.
Erredakzioa
Madrilgo Udaltzaingoak Miguel Angel Rodriguez PPren Gobernuko bozeramaile ohia (Jose Maria Aznar Espainiako presidente zen garaian) atxilotu du goizaldean zirkulazio istripu batean egin dioten alkoholemia frogan baimendutako alkohol maila laukoiztea leporatuta.
Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez, gertakaria, 01:45ean jazo da Alfonso XIII.a kale inguruan, Retiroko parketik gertu.
Antza denez, PPko Gobernuko bozeramaile ohiaren autoak beste hiru ibilgailuren kontra egin du talka. Udaltzainak istripuaren tokira bertaratu dira eta alkoholemia froga egin diote Rodriguezi, eta baimendutako alkohol maila laukoiztu du.
Barkamena eskatu du
Miguel Angel Rodriguezek barkamena eskatu du Twitteren, ''emandako eredu txarragatik''. "Ordu latz hauetan barkamena eskatu beharra daukat, atzo kaltetu nituen hiru autoen jabeei eta baita gizarteari ere, eman dudan eredu txarragatik'', idatzi du Twitterren.
Miguel Angel Rodriguez, kazetaria da izatez, Jose Maria Aznarren Gobernuan, 1996 eta 1998 urteen artean, Gobernuko bozeramaile izan zen.