Gizartea -
Ospakizun eguna
Zuberoako ikastolen urteurrena bizikleta gainean ospatu dute
Bi bizikleta martxa antolatu dituzte: bata luzea kirolzaleentzat, eta bestea motza, ibilbidea familian egin nahi dutenentzat.
Erredakzioa
Zuberoako ikastolek 40 urte betetzen dituzte aurten, eta "Ikastola, herrien josle" lemapean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hala, gaurko Zuberoa alderik alde igaroko duen bi bizikleta martxa antolatu dituzte: bata motza kirolzaleentzat, eta bestea laburra, ibilbidea familian egin nahi dutenentzat.
Kirolzaleen ibilbidea Barkoxetik abiatu da, goizeko bederatzietan eta Maulen amaitu da 12:30ean, Sohuta, Ezpeize, Aiñarbe, Lanbara eta Muskildi herrietatik pasata.
Bigarren bidea egin behar zuten txirrindulariak 10:00etan atera dira Atarratzetik eta Ozaze eta Mendikotatik pasa ondoren 12:30ean heldu dira Maulera, eta beste ibilbidea egin dutenekin bat egin dute.
Laguntzak, Zuberoako ikastolei
Zuberoako Herri Elkargoak ikastolak laguntzeko erabaki bat hartu berri du. Alozen, Basaburua ikastola txiki geratu zaie eta herriko Sala etxea zaharberrituko dute ikasleek han ikas dezaten. 30 bat haur ditu egun ikastolak eta bizpahiru urtean kopuru horrek gora egingo duela aurreikusita hartu dute erabakia.
Herri Elkargoak dirua jarriko du eraikina berritzeko, eta, behin berrituta, ikastolari prezio sinboliko batean alokatuko dio.