Gizartea -
Soietxeko kuartela
Mungiako kuartela ixteko eskatu dute beste behin antimilitaristek
"Bota kuartelia ta erein porrue!" lelopean, Bizkaiko talde antimilitaristek landaketa sinbolikoa egin dute.
Erredakzioa
Soietxeko kuartela ixteko eskatu dute beste behin Bizkaiko talde antimilitaristek Mungian egin duten XXIV Martxa Antimilitaristan. Helburua, kuartel militarren aurkako salaketa egitea da.
Aurten parte hartu dutenek porruen landaketa tradizionala egin dute Soietxeko kuartelaren aurrean, lursail horiek porruak landatzeko izan daitezela eskatuz. Ohar batean esan dutenez, protesta "festa giroan" egin dute.
Urtero bezala, Bizkaiko zenbait talde antimilitaristak, tartean Bilboko KEM-MOC eta KAKITZAT, "militarizazioaren aldeko apustuaren" aurka azaldu dira; izan ere, horrek "pobreziaren hazkundea eta bazterketa soziala” eragiten duela salatu dute.
Hori dela eta, lursail horiek porruak landatzeko izatea eskatu dute, "gizartearentzat behar handiago baita"; porruak osasungarriagoak direlako eta bonbak eta balak baino hobeto digeritu ahal direlako", esan dute.