Gizartea -
Bigarren urteurrena
M15 mugimenduak manifestazioa deitu du iganderako Bilbon
"Zuen etekinak, gure miseria. Borroka orokorra!!" lelopean, 18:00etan irtengo da martxa Jesus Bihotzetik.
Erredakzioa
M15 mugimenduak manifestazioa deitu du igande honetarako Bilbon, herri mugimenduaren bigarren urteurrena dela-eta.
"Zuen etekinak, gure miseria. Borroka orokorra!!" lelopean, 18:00etan irtengo da martxa Jesus Bihotzetik.
M15 mugimenduak ohar baten bidez gogoratu duenez, ''orain bi urte oihu sumindu batek mundu osoko hirietako kale eta plazak hartu zituen'', bertan parte hartu zutenei ''sumindu'' izena jarriz.
''Egungo egoera jasanezin egiten duten hainbat politika ekonomiko ari gara jasaten, eta ez gaituzte kalean ikusi nahi. Isilik nahi gaituzte, etxean, telebista aurrean. Baina ez dute lortuko'', idatzi dute testu horretako mugimenduko ordezkariek.
Hala, ''kalea denok biltzeko tokia izatea'' defendatu du mugimenduak, ''denon artean, gure eskubide eta askatasunak murrizten ari diren arazoei konponbidea aurkitzeko'', gaineratu du, ohar horretan.