Gizartea -

Protestak mundu osoan

Milaka 'sumindu'k M15eko lehen urteurrena ospatu dute

Milaka lagun kalera atera dira mundu osoan izan diren martxetan parte hartzeko. "Ekin dezagun!" lelopean 2.000 'sumindu' inguru bildu dira Bilbon.

Madrilen izandako manifestazioa jendetsuenetarikoa izan da. Argazkia: EFE
Madrilen izandako manifestazioa jendetsuenetarikoa izan da. Argazkia: EFE
Milaka sumindu Madrileko Sol plazan bildu dira M15ren urteurrenean

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek mundu osoko hiriak hartu dituzte larunbat honetan M15 mugimenduaren lehen urtemuga ospatzeko. 'Suminduak' hiri askotan bildu dira, baita Estatuko hainbat hirietan, euskal hiriburuetan barne.

Horrela, "Ekin dezagun!" lelopean 2.000 'sumindu' inguru bildu dira Bilbon. Aparteko gertaerarik izan ez dituen martxa amaitu ostean, protesta deitu dituztenek agiri bat irakurri dute eta bertan "ekonomia jasangarriaren eta lan duinaren" alde egin dute.

Bestalde, Madrilgo Sol Plazan manifestazio jendetsuenetarikoa izan da. "Ez da krisi bat, maula bat baizik. Ez dugu zure zorrak ordainduko" leloa izan da pankartetan irakurgai. Gainera, "Mariano, Mariano, ez zara udara helduko" eta "ez dugu krisi hau ordainduko" oihuak bota dituzte, azken urte honetan sarritan entzun diren leloak direnak.

Alcala kaletik Sol Plazara zihoan martxa batek "errudunak" irakurtzen zen pankarta bat eskegi dute Bankiako sukurtsal batean. Martxa giro alaitsu batean igaro da eta batukadetako doinuek kalea hartu dute. Segurtasun indarrek Soleko inguruko kaleak itxi dituzte. Gainera, istiluak saihesteko 1.100 agente mobilizatu dituzte Madrilen bakarrik.

Sol Plaza hartu dute

22:00ak igaro ostean, manifestariek bertan jarraitzen dute, Gobernuko Ordezkaritzak baimendutako ordua gaindituz. Sare sozialen bitartez zabaldu dutenez, ez dute Sol Plaza uzteko asmorik eta 00:00etarako isilpeko oihuka bat egin nahi dute, "indarkeria ekonomikoaren eta guden amaiera" eskatzeko.

Bertan sabakanatutako polizia agenteek ez dute, oraingoz, plaza hustu baina bere horretan jarraitzen dute. 15M mugimenduko kideak kanpaldia egingo ote duten ari dira eztabaidatzen.

Katalunian

Bartzelonan ere jende andana bildu da. Antolatzaileen arabera, 22.000 'sumindu' inguru bildu dira bertan. Generalitatek zabaldu duenez, jai giroa izan da nagusi eta ez da Polizia agente anitz izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea