Gizartea -
Automobil-erakusketa
Hainbat ekintzailek Rajoyri 'escrache'a egin diote Bartzelonan
Hipoteketako Kaltedunen Plataformak elkarretaratzea egin du erakusketako sarreran eta Rajoy aurretik pasa denean oihu egin diote: "Dimisioa" eta "Erruduna".
Erredakzioa
Hipoteketako Kaltedunen Plataformak (PAH) Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari escrache-a egin dio Bartzelonako Automobil-erakusketan, Fira azoka-barrutian. Dozenaka lagunek Rajoyri txistu egin diote.
Manifestariak erakusketako sarreran bildu dira eta mossoek segurtasuna bermatzeko perimetroa ezarri dute. Etxegabetzeen aurkako kartelak eta kamisetak zituzten parte-hartzaileek, eta Rajoy protestaren aurretik pasa denean oihu eta txistu egin diote: "Dimisioa" eta "Erruduna".
Ada Colau PAHko bozeramaileak azaldu duenez, ekintzarekin "legegintzako herri ekimenaren tramitazioarekin hasitako escrache-en kanpainari amaiera" eman diote.
Protesta Bartzelonan. EFE
Hala ere, PAHk "desobedientzia zibileko kanpainekin" jarraituko duela ohartarazi du Colauk, etxebizitza eskubidea eta bigarren aukera bat gauzatzeko. Horrela, etorkizunean escrache gehiago egiteko aukera ez du baztertu bozeramaileak.
Protestan telebista pantailak eraman dituzte manifestariek aurpegien aurrean, presidentearena eginez; izan ere, Rajoyk "demokrazia telebistan emandako prentsaurrekoen bidez ulertzen du soilik", Colauren ahotan.
Telebista pantailak protestan. EFE