Gizartea -

Aurrerapauso historikoa

Zientzialariek gizakien enbrioi-zelula amak klonatu dituzte

AEBetako zientzialari taldeak gizakiak klonatzeko helbururik ez duela errepikatu du, enbrioiaren blastozisto egoerara heltzea baizik, bertatik zelula amak ateratzeko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Gizakien arteko klonazioa errealitatea da

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako zientzialari talde batek gizakien enbrioi-zelula amak klonatu dituzte historian aurreneko aldiz, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Horrela, Dolly ardiaren teknikak fruituak eman ditu gizakietan azkenean, baina zientzialariek gizakiak klonatzeko helbururik ez dutela errepikatu dute, enbrioiaren blastozisto egoerara (bost edo sei asteko garapena) heltzea baizik, bertatik zelula amak ateratzeko.

Teorikoki, auto transplante bat egiteko orduan pazientearen ehunetan ezberdintzeko aukera izango lukete, eta hartzailearen materiale genetiko bera dutenez arazo barik erabiliko lituzkete.

Larruazaleko zelulak arrakastarekin berriz programatu dituzte zientzialariek Oregonen. Horrela, zelula horiek gorputzeko edozein zelulatan bihurtu daitezke, Cell aldizkariak gaur jakitera eman duenez.

Gaixotasunek edo lesioek kaltetutako zelulak ordezkatzeko zelula amak erabili daitezkeela uste dute zientzialariek, Parkinsonen gaixotasuna, esklerosi anizkoitza, bihotzeko eritasunak eta bizkarrezur-muineko lesioen tratamenduan erabiltzeko.

Eztabaida

Gizakien enbrioietatik lortutako zelula amak erabiltzeko orduan eztabaida handia dago, eta Oregoneko aurrerapauso berri horrek polemika areagotu dezake.

Horrela, etika aditu ugarik eta talde erlijiosoek enbrioi horien erabilera zalantzan jarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea