Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Laukizen, Bilbon eta Gasteizen

24 urteko gizonezko batek ustez bikotekideari eraso egin zion Laukizen. Ertzaintzak 30 urteko beste gizon bat atxilotu zuen Santutxu auzoan. Gasteizko atxilotuak bikotekide ohiari eraso egin zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen atzo, Laukizen eta Bilbon ustez bikotekideei eraso egiteagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostegunean Bizkaiko Laukiz udalerrian, bikotekidea bortizkeriaz jotzeagatik. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten jasandako lesioen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak 14:00ak aldera jazoziren, ostegunean. Anbulatorio batetik Ertzaintzari deitu zioten, osasun-langileak eraso bat jasan zuen emakume bat artatzen ari zirelako. Biktimak handituta zuen buruaren atzealdea eta odol arrastoak zituen gerrialdean. Emakumeak azaldu zuen eztabaidan aritu zela bikotekidearekin eta bortizkeriaz jo zuela.

Emakumea anbulatoriotik Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, zauriak sendatzeko, eta minutu batzuk geroago, ertzainek ustezko erasotzailea -24 urteko gizonezko bat- aurkitu eta atxilotu zuten, genero indakeriako delitu bat egotzita.

Bilbo

Bestalde, Ertzaintzak 30 urteko beste gizon bat atxilotu zuen atzo emakumeen kontrako indarkeria ustezko delitu batengatik.

Erasoa 20:00ak aldera jazo zen Santutxu auzoan. Biktimak berak abisua eman zuen eta ertzainak berehala bertaratu ziren. Emakumeak gorputzean hematomak zituela egiaztatu zuten.

Gasteiz

37 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Antza denez, erasotzaileak aurrekariak ditu.

Udaltzaingoak agiri batean azaldu duenez, atxiloketa ostegunean egin zuten, Adurza auzoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea