Gizartea -

Sarbide berriak

Errekaldeko bizilagunek zubibidea 2016rako desagertzea eskatu dute

"Autobideak auzoa suntsitu eta erditik zatitu zuen", salatu dute bizilagunek eta "Bilbo eta Bizkaia auzoarekin zorretan daudela" aldarrikatu dute.

Errekaldeko zubibidea. EFE
Errekaldeko zubibidea. EFE
Auzokide elkarteak Errekaldeko zubibidea eraistea eskatu du

0:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errekaldeko Bizilagunen Elkarteak manifestazioa egin du eguerdian "Zorionak Basurto, Autopista Kanpora. Errekalde 2016" lelopean. 2016. urterako zubibidea eraisteko aldarrikatu dute, erakundeek agindu bezala.

Ia berrogei urte dira auzo gainetik autobidea dutela. Ohar batean esan dutenez, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak 2016rako Errekalde gainetik autobidea kentzeko egin zuen konpromisoa betetzea espero dute.

Aldundiak eta Bilboko Udalak 2006an aurkeztutako Bilboko sarreren inguruko planak aurreikusten zuenaren arabera, Sabino Aranako sarrera itxi eta zubibidea eraitsiko zuten 2008 eta 2016 bitartean.

Sabino Aranako sarrera bart itxi zen eta goizaldean San Mames futbol zelaitik doazen sarrera berriak ireki dituzte.

"Demokraziaren alde egindako lanaren truke Frankismoak utzi zien porlanezko opari pozoitsu gisa" hartzen dute zubibidea bizilagunek.

"Autobideak auzoa suntsitu, erdibitu eta kutsatu egin zuen", salatu du Errekaldeko Bizilagunen Elkarteak. Hori dela eta, "Bilbo eta Bizkaia auzoarekin zorretan" daudela esan dute eta, "soilik, porlanezko munstro handi hau bota eta zerua ikustea ahalbidetzen digutenean amaituko da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea