Gizartea -

Elkarretaratzea Bilbon

Zaintza partekatuaren legea eskatu du guraso bananduen elkarteak

Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei lege proposamena onartzeko eskatu diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kidetza guraso bananduen elkarteak elkarretaratzea egin du Bilbon eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei zaintza partekatuaren legearen onarpena "gehiago ez atzeratzeko" eskatu diete.

Dozenaka lagun bildu dira eta legea aldarrikatzeaz gain, euren eskakizunak azaldu dizkiete herritarrei.

85.000 sinadura lortu dituen manifestua irakurri dute, eta "gehiago atzeratu gabe, herritarren nahia errespetatzeko" eskatu dute. Alderdi politikoei lege proposamena onartzeko eskatu diete; izan ere, aurreko legegintzalditik bideratzeko esperoan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Umeak azken ordukoa Gurasoak