Gizartea -
Gertaera
Hiru lurrikara izan dira 24 orduan Nafarroan
Lehenengo astinduak 2,7 graduko indarra izan zuen Richter eskalan, eta azkena gaur goizaldean gertatu da.
Erredakzioa
Azken 24 ordutan hiru lurrikara izan dira Nafarroan, Espainiako Institutu Geografikoaren arabera. Hiru lurrikarek Biurrunen izan dute epizentroa.
Antza denez, lehenengo astinduak 2,7 graduko indarra izan zuen Richter eskalan, eta atzo 11:38an gertatu zen. Bigarren lurrikara arinagoa izan zen, 2 gradukoa Richter eskalan, eta 18:14an izan zen. Azkena, gaur 03:28an jazo da eta 1,6 graduko indarra izan du.
Azken hilabeteetan hainbat lurrikara izan dira Nafarroan, batez ere, Erreniega inguruan eta Etxaurin.
Otsailaren 14az geroztik 1,5 graduko indarraz gaindiko 120 lurrikara izan dira Nafarroan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea