Gizartea -
Aste Nagusia
Bilboko konpartsek kontzertuak Etxebarria parkean nahi dituzte
Areatzatik, festaren erdigunetik, "hurbilen" dagoen kokalekua dela azaldu dute konpartsek. PSE eta Bildu altenatiba horren alde agertu dira.
Erredakzioa
Aste Nagusiko kontzertuak hartzeko Etxebarria parkea proposatu dute Bilboko konpartsek. Txurdinagako Europa parkearen aldeko apustua egin du Udalak, baina konpartsek ez dute kokalekua gustuko.
Etxebarria parkea Areatzatik, festaren erdigunetik, "hurbilen" dagoen kokalekua dela azaldu dute konpartsek.
Zentzu horretan, Bilboko jaietako batzorde mistoaren "premiazko" bilera eskatu du Bilduk, "kokaleku alternatiboa" adosteko.
Aukera ezberdinak daudela adierazi du Aitziber Ibaibarriaga Bilduko bozeramaileak, eta Etxebarria parkea jarri du adibidetzat. PSEko ordezkariek ere alternatiba bera defendatu dute.