Gizartea -

Bidaien webgunea

Donostiari buruzko bideo bat, webgune ezagun baten lehiaketan garaile

Bi anaia estatubatuarrek irabazi dute lehiaketa "24 hours in San Sebastian" (24 orduz Donostian) lanarekin.

Alex eta Marc Ayling, lehiaketako irabazleak. Argazkia: eitbcom
Alex eta Marc Ayling, lehiaketako irabazleak.
Alex eta Marc Ayling, lehiaketako irabazleak. Argazkia: eitbcom

Nerea Olaso | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alex eta Marc Ayling anaia estatubatuarrek irabazi dute turismo webgune ezagun baten lehiaketa.

MyDestination.com turismo webgune ospetsuak antolatu du "My Biggest, Baddest Bucketlist" lehiaketa. Munduko hiri edo herri baten promozio bideoa egitea zen horren helburua, eta estatubatuarrek Donostiari buruz egindako lana aurkeztu zuten.

Orain lau urte iritsi ziren Donostiara "Vagabrothers" kaliforniarrak eta EITBri esan ziotenez, ideia "hiriaren edertasuna ikusiz" sortu zen. "Inguruari begiratzea baino ez dago; hiri hau oso ederra da", esan zuen Marc Aylingek ETBk egindako elkarrizketa batean. "Donostiak itsasoa, mendia, jana eta giroa du".

Bideoak hiriaren esentzia islatu nahi du. "Hiriaren arima erakutsi nahi genuen, energiaz beteriko hiria delako".

Munduko 115 herrialde ezberdinetako 1.250 bideo aurkeztu dira lehiaketara, eta azkenean, Donostiari buruzkoak irabazi du. Ayling anaiek mundu osoan zehar eramango dien sei hilabeteko bidai bat eta 40.000 euro irabazi dituzte.Lehiaketa horretan oinarrituta, ekimen berezia jarri dute martxan, Gaztean: 'Destination EH'. Euskal Herriko herriak saldu eta aurkezten dituzten bideoak eskatu dituzte, eta 2.500 euro daude jokoan. Igo zuen lanak webgune berezira, ekainaren 14a baino lehen!

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea