Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Donostian, bikotekideari eraso diolakoan
Biktimak masailean eta ezpainean kolpeak jasan ditu eta osasun zerbitzuek artatu behar izan dute.
Erredakzioa
Ertzaintzaren agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, neska lagunari eraso egitea leporatuta. Biktimak masailean eta ezpainean kolpeak jasan zituen eta osasun zerbitzuek artatu behar izan zuten.
Gertakaria asteartean jazo zen, Donostian. Erasoa jasan zuen neskaren senide batek Ertzaintzari deitu zion bikotekideak eraso egin ziola salatzeko.
Abisua jaso ondoren, Ertzaintzaren agenteak eta anbulantzia bat bertaratu ziren biktima artatzeko. Neska gazteak aurpegian hainbat kolpe jaso zituen.
Ertzaintzaren beste patruila batek ustezko erasotzailea atxilotu zuen eta epailearen esku jarri zuen.