Gizartea -

Eguraldia

Eguzkia azkenik, hiru egunez behintzat

Eguraldiak hobera egingo du arratsaldean, eta, hurrengo egunetan, tenperaturak 20 ºC-koak izango dira.

Termometroek 20 ºC inguru erakutsiko dituzte egunotan. Argazkia: Jose Luis Cazallas
Termometroek 20 ºC inguru erakutsiko dituzte egunotan. Argazkia: Jose Luis Cazallas
Termometroek 20 ºC inguru erakutsiko dituzte egunotan. Argazkia: Jose Luis Cazallas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak aurreikusi duenez, eguraldiak hobera egingo du gaur arratsaldean, eta, ondorioz, termometroak 20 ºCtik gora egongo dira hiru egunez. Ostegunean, baina, baliteke berriz euria egitea.

Tenperaturak gaur bertan hasiko dira igotzen, eta hurrengo egunetan ere goranzko joeran jarraituko dute. Hori dela eta, eguzkia egingo du, baina euria egiteko posibilitatea ezin dela "baztertu" ohartarazi dute Euskalmetetik.

Maiatza "inoizko hotzenetakoa" izan da, EAEko meteorologia agentziaren esanetan, eta asteburu honetan, ekaineko lehen egunetan, eguraldiak berdin jarraitu du.

Orain, hori bai, asteko lehen egunak urteko garai honetan dagokienak izango dira.

Eguraldia, egunez egun

Gaur, astelehena, eguzkia ikusi ahal izango dugu, baita kantauri isurialdean ere. Kostako zaio jasotzea, goizean zerua oso hodeitsu egongo baita; egunaren hasieran euri apur bat ere egin dezake. Arratsaldean ostarteak gailenduz joango dira eta eguzkiari esker epeltzera egingo du. Tenperatura gutxi igoko da, dena den, ipar-osagaiko haizea ibiliko baita berriro ere. Hegoaldean hodeiak urriak izango dira eta ziertzoak indarra galduko du.

Asteartean, giroa eguzkitsua izango da eta tenperaturak udaberriko itxura hartuko du. Goizean kantauri isurialdeko barnealdeko ibarretan hodeiak agertuko dira oraindik baina arratsaldean garbitu egingo du edonon. Goizean goiz laino eta lanbro apur bat ere sortuko da. Arratsaldean giro oso atsegina espero da eta tenperatura maximoak 20 ºC inguruan egongo dira, Nafarroako hegoaldean 25 ºC-ren bueltan.

Asteazken goizean ere eguraldi ona espero da, baina arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Goizean, beraz, giro eguzkitsua espero da eta haizea indar barik ibiliko da; horri esker, tenperaturak gora egiten jarraituko du eta barnealdeko hainbat eta hainbat lekutan 25 ºC inguruko maximoak espero dira. Kostaldean termometroa ez da hainbeste igoko brisa ibiliko delako. Beroaren ondorioz bero-hodeiak garatu eta trumoi-ekaitza izateko aukera handia dago, barnealdeko mendi inguruetan batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea