Gizartea -
Madrilen
Adingabe bat atxilotu dute ikaskide baten sexu bideoa zabaltzeagatik
Haur-pornografia eta osotasun moralaren aurkako delituak leporatu dizkiote atxilotuari. 13 urteko biktimak bideo erotiko bat grabatu zuen bere telefono mugikorrarekin.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 14 urteko neskato bat atxilotu du 13 urteko ikaskide baten sexu bideo bat zabaltzeagatik. Antza denez, bideoa biktimak berak grabatu zuen mutil-lagunak eskatuta.
Poliziak gaur jakitera eman duenez, haur-pornografia eta osotasun moralaren aurkako delituak leporatu dizkiote atxilotuari.
13 urteko biktimak bideo erotiko bat grabatu zuen bere telefono mugikorrarekin, mutil-lagunak eskatuta. Mutil-lagunak biktimari burla egin nahi zion; izan ere, irudiak igortzen aurrena izan zen, baina 14 urte baino gutxiago dituenez ez dute atxilotu, inputatzerik ez dagoelako.
Bideoa oso azkar zabaldu zen eskolako ikaskideen mezuen bidez.