Gizartea -
Gertakaria
81 urteko emakume bat hilotz aurkitu dute Bilbon
Ertzaintzak eitb.com-i jakinarazi dioenez, ahoa zapiz lotuta zuen adineko emakumeak. Lapurreta izan dela ematen du, lehen hipotesien arabera.
Erredakzioa
81 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute 19:00ak aldera Bilboko Gordoniz kalean, etxebizitza batean, Ertzaintzak eitb.com-i baieztatu dioenez. Lotuta eta ahoa itxita aurkitu dute, baina ez dute baieztatu gorpuak biolentzia zantzuak zituen ala ez. Halaber, etxea hankaz gora omen zegoen, eta lapurreta egon daiteke hilketaren atzean, lehen hipotesien arabera.
Biktimarekin harremanetan jartzerik ez zutela eta, senitartekoek Ertzaintzari abisua eman diote. Ertzainak gertaeraren tokira bertaratu eta Gordoniz kaleko 41. zenbakiko etxebizitza batean sartu dira. Adineko andrea hilda topatu dute.