Gizartea -

Epaia

'Muki'ri bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote

Ertzaintzak 50 alditan baino gehiagotan atxilotu duen delitugilea Guardia Zibilaren kontrol bat saihesten ahalegintzeagatik kondenatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Muki' ezizenarekin ezaguna den ohiko gaizkileari bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Guardia Zibilaren kontrol bat saihesten ahalegintzeagatik. Ertzaintzak 50 alditan baino gehiagotan atxilotu du 23 urteko gaztea, alarma sozial handia eragin zuen duela urte batzuk Goierri aldean.

Epaiak jasotzen duenez, gertakaria 2010eko urriaren 16an jazo zen. Auzipetuak, kontrola zegoela ikusita, "norantza aldatu zuen inolako seinalerik egin gabe eta bidean zihoazen gainerako gidari guztiak arriskuan jarriz".

'Muki'ren delituzko historiala oso zabala da eta garai batean alarma sozial handia eragin zuten Goierri aldean. Besteak beste, bi bahiketa egin zituen. Ordiziako 23 urteko gazte bat bahitu zuen eta Elgoibarrera eramanarazi zuen han auto bat lapurtu eta ondoren Bilbon lapurretak egiteko.

Bigarren bahiketa 2010eko azaroaren 6an jazo zen, ustez 20 urteko gazte bati labana batekin mehatxu egin zion Zaragozara eramateko esanez, han jatetxe batean indarkeriaz lapurreta egiteko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea