Gizartea -

Hezkuntza

EAEko ikasleen % 97,30ek gainditu dute selektibitatea

Zuzenketa eskatzeko epea bihar irekiko da eta ekainaren 18ra arte egongo da irekita. Emaitzak, berriz, ekainaren 29an jakinaraziko dituzte.

EAEko ikasleen % 97,30ek Selektibitatea gainditu dute. Argazkia: EiTB
EAEko ikasleen % 97,30ek Selektibitatea gainditu dute.
EAEko ikasleen % 97,30ek Selektibitatea gainditu dute. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ikasleen % 97,30ek gainditu dute selektibitatea, Euskal Herriko Unibertsitateak ohar bidez jakinarazi duenez.

Aurreko astean egin zuten unibertsitatera sartzeko hautaproba EAEko 8.758 ikaslek. Hautaprobak bi fase ditu: orokorra eta espezifikoa. Fase orokor hori gainditu beharra daukate ikasleek unibertsitate ikasketak egiteko; azterketa espezifikoak, berriz, kalifikazioa hobetzeko balio die ikasleei.

Fase orokorreko datuak kontuan hartuta, ikasleen % 97,30ek gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba.

Lurraldez lurralde, Gipuzkoan lortu dute gaindituen kopuru onena (% 98,88), Arabaren (% 98,44) eta Bizkaiaren (% 95,78) aurretik.

5.582 ikaslek euskaraz egin zuten selektibitatea eta 3.203k gaztelaniaz; euskarazko ikasleen % 98,42k gainditu dute, eta gaztelaniazkoen % 93,35ek.

Zuzenketa eskatzeko epea bihar irekiko da, eta ekainaren 18ra arte egongo da irekita. Azken emaitzak, berriz, ekainaren 29an jakinaraziko dituzte.

Selektibitatearen ezohiko deialdia uztailaren 3an, 4an eta 6an izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea