Gizartea -

Unibertsitatean sartzeko proba

Azken selektibitatea izan daitekeena hasi dute 11.500 ikaslek

Ostiralera bitartean, unibertsitatera sartzeko hautaprobak egingo dituzte Hego Euskal Herriko ikasleek.

Ostirala arte iraungo du unibertsitatean sartzeko probak. EiTB
Ostirala arte iraungo du unibertsitatean sartzeko probak. EiTB
Euskal Herriko 12.000 ikasle selektibitate probak egiten hasiko dira

1:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unibertsitatera sartzeko hautaprobak hasi dituzte, gaur, 11.500 ikaslek Hego Euskal Herrian. Lehen azterketa eguna pasata, ostegunean eta ostiralean azterketa gehiago izango dituzte.

Azkenean, Espainiako Gobernuaren LOMCE erreformak aurrera egingo balu, aurtengo selektibitatea azkena izango litzateke.

Probak bi fase ditu: orokorra eta espezifikoa. Lehenengoan, bost azterketa egingo dituzte: Gaztelania eta Literatura; Euskara eta Literatura; Historia edo Filosofiaren Historia; atzerriko hizkuntza eta Batxilergoaren bigarren mailako modalitateko gaia.

Fase espezifikoa borondatezkoa da, eta ikasleak unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan ezagutzak eta arrazoitzeko gaitasuna erakustea du helburu. Fase orokorreko nota hobetzeko balio du.

Iaz, selektibitatea egin zutenen % 90ek gainditu zuten.

EAEn, 8.820 ikaslek egingo dituzte azterketak, hau da, iaz baino % 6,10 gehiagok.

Hazkundea lurralde guztietan nabaritu da. Izan ere, Bizkaian 4.336 gaztek egingo dute selektibitatea (% 7,10), Gipuzkoan 3.324k (% 6,3) eta Araban 1.160k (% 2,3).

Nafarroan, 2.718 ikaslek egingo dute proba, Iruñeko eta Tuterako campusetan. Iaz baino 10 pertsona gehiago izango dira.

Azken selektibitatea ote?

Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuaren Hezkuntza ministroaren erreformak aurrera egingo balu, aurtengo selektibitatea azkenekoa izango litzateke.

LOMCE legeak Batxilergoa amaitzean azterketa bat egitea aurreikusten du, baina ez unibertsitatean sartzeko, zentro bakoitzak nahi duen proba ezarri ahalko baitu.

Nolanahi ere, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak erreforma hori Euskadin ez ezartzen saiatuko direla aurreratu du, "atzerapausoa" dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea berriak Eusko Jaurlaritza EHU albisteak EAE Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Hezkuntza