Gizartea -
Aramaion
Gizonezko bat hil da errekan, bildots bat hartzen saiatu denean
Gasteizko suhiltzaleek eta Jaurlaritzaren Segurtasun Sailek jakinarazi dutenez, gizonezkoaren senideek gorpua Aramaio errekan aurkitu dute, goizeko 11:40etan.
Erredakzioa
76 urteko gizonezko bat hil da Aramaion, errekara erori den bildots bat hartzen saiatu denean.
Gasteizko suhiltzaleek eta Jaurlaritzaren Segurtasun Sailek jakinarazi dutenez, gizonezkoaren senideek gorpua Aramaio errekan aurkitu dute, goizeko 11:40etan.
Gizonezkoa istripu baten ondorioz hil dela adierazi dute senideek. Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, gizona errekara erori eta hil egin da.
Beranduago, 14:00etan, Suhiltzaleek Zadorra ibaian 78 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute. Ekainaren 2tik desagertuta egon den gizonezkoaren gorpua dela baieztatu dute Suhiltzaileek.