Gizartea -

Egitarau ofiziala

2013ko sanferminek 437 ekitaldi izango dituzte

Egitarau ofiziala 2,1 milioi euroko aurrekontuarekin egin dute. Honenbestez, iazko aurrekontuarekin alderatuta % 13,8ko murrizketa izan da.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo San Fermin jaiek 437 ekitaldi izango dituzte egitarau ofizialean. Egitarau ofiziala 2,1 milioi euroko aurrekontuarekin egin dute. Honenbestez, iazko aurrekontuarekin alderatuta % 13,8ko murrizketa izan da.

Txupinazoa jaurtitzeko 18 egun falta dira. Txupinazoak 204 orduko festari hasiera emango dio. Enrique Maya Iruñeko alkateak egitaraua aurkeztu du. Programa mundu osoko infografistek diseinatu dute. Gainera, Haurren Egunean musika ikuskizuna prestatu dute eta zezenen jaialdi berriak izango dira goizeetan. Horiek izango dira nobedade nagusiak.

Mariano Pascal Casa de Misericordia zezen-batzordeko kideak eta Javier Errea diseinatzaile grafikoak alkatea lagundu dute. Egitarauak 317 musika ekitaldi (58 kontzertu, 24 dantzaldi eta 235 musika banda eta kalejira), adingabeak protagonista izango diren 74 ekitaldi, 30 zezen-ikuskizun, herri kirolarekin zortzi hitzordu eta zortzi ekitaldi instituzional aurreikusten ditu.

Aurrekontuaren murrizketa

Jaietako aurrekontua % 13,8 murriztu dute aurten. Hala ere, ekitaldiak eta jaialdiak kontratatzeko partida ez da murriztu, eta 952.000 eurotan mantendu dute. Hala eta guztiz ere, 2008ko diru kopuruarekin alderatuta % 37ko murrizketa egin dute.

"Sanferminetako magia" dagoeneko sentitzen duela azaldu du alkateak. Bestalde, Riau-riau ospetsua ez dutela egingo aurreratu du Mayak, baina ekitaldia noizbait berreskuratzea ez du baztertu, herriak hala nahi duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea