Gizartea -
Sugarren eraginez
San Joan bezperako su batek Legazpiko Ikastolako kapera erraustu du
Sugarrak teilatuko hodi batetik hedatu ziren, eta hezkuntza zentroko kaperara heldu ziren.
Erredakzioa
San Joan bezperako su batek Legazpiko Ikastolako kapera erraustu du, baina ez du zauriturik eragin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
00:10 aldera, San Joan bezperako su baten txinpartak teilatuko hodi batetik hedatu, eta hezkuntza zentroko kaperara heldu ziren.
Suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzera, baina sugarrek kapera erraustu zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea