Gizartea -
Bosgarren entzierroa
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte, bosgarren entzierroaren ostean
Ospitaleratutako hiru korrikalariak Nafarroakoa, Errioxakoa eta AEBetakoa dira. Zezenek ez dute inor harrapatu gaurkoan ere.
Erredakzioa
Hiru korrikalari ospitalera eraman dituzte San Fermin jaietako bosgarren entzierroan.
A.A.L. 20 urteko artikarra Santo Domingotik Nafarroako Ospitalera eraman dute, garezurreko traumatismo arin bat duelako.
P.M. New Jersey AEBetako hiriko biztanleak (42 urte) orkatila apurtu du, eta zezen plazako erizaindegitik Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman dute.
G.D.C., Arnedoko (Errioxa) 20 urteko gizon bat ospitalera eraman dute hainbat kontusioekin, zezenek bere gainetik pasa ostean, Estafeta kalean.
Aurtengo San Fermin jaietan izan diren bost entzierroetan hamabost korrikalari ospitaleratu dituzte, gehienak kontusioak eta hausturak zituztelako. Oraindik zezenek ez dute inor harrapatu.