Gizartea -

Ortigosa de Camerosen

Euskadiko 19 neska-mutil erreskatatu dituzte Errioxan

Montemedianoko (Errioxa) kanpamentuan zeuden, eta ekaitz batek eta tenperaturaren bat-bateko beherakadak ustekabean harrapatu dituztelako erreskatatu behar izan dituzte.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Montemedianoko (Errioxa) kanpamentuan zeuden Euskadiko 19 haur eta bi monitore erreskatatu behar izan dituzte, ekaitz batek eta tenperaturaren bat-bateko beherakadak ustekabean harrapatu eta gero. Ez dute osasun-laguntzarik jaso behar izan, SOS Errioxak bere webgunean jakinarazi duenez.

19 neska-mutil horiek eta bi monitoreak ibilbide bat egiten hasi ziren atzo, eta gaua kanpamentu nagusitik kanpo igarotzeko asmoa zuten,  baina ekaitz batek eta tenperatura bat-batean jaisteak kanpamentu nagusira bueltatzeko beharra ekarri zien.

Larrialdietarako zerbitzuen arabera, monitoreetako batek kanpamentu nagusira bueltatzeko sostengu logistikoa eskatu zuen atzo, 19:30ean.

SOS Errioxak Guardia Zibila abisatu zuen, eta azken horrek gaztea taldea aurkitu zuen Ortigosa de Cameros eta Villoslada de Cameros herriak lotzen dituen baso bide batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Espainia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Ekaitzak albisteak Umeak Errioxa gaur